XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emazte bekaiztia?.

Alaz eta, orrek ez dau esan nai buruausterik ez daukenik.

Bestela, entzun barriro Luisa'ri:
- Ni, garbi diñot, bekaiztia naz.

Beste edozein gizon baiño sarriago agertzen da Roger zitzaldietan, noiz jausiko.

Bere filma guztietan neskatil ederrez inguratuta agertzen da.

Eta nik nire pentsabidetik ezin kendu, iñoiz Roger bat edo bestegaz atsegiñetan jausi leikenik.

Bere jokabidean ez dago ezer orrelakorik bururatu daikedanik, baiña beti egoten dira bitartekoak, eta bere inguruan onelako gertaera asko batzen dira.

Ezpairik barik tentagarri asko daukazan gizona da Roger: eder, aberats, ospetsu.

James Bond da, eta berori naiku andrazkoak zirikatzeko.

Ziur nago niretzat zintzo izan dala beti; biotza ler egingo litzakit iñoiz zorotasunen baten sartuta ibili dala sinistuko ba'neu.

Gauen bateko igesaldien bat euki dabela pentsatsea ez litzake ain arrigarri; ez ninduke ainbestetan itoko bere, ba-dakidalako orrelako gauzak sarri gertatzen dirala senarra aldi baterako etxetik urrunduten danean.

Arriskua au da, senarra beste bategaz maitemindu leikela.

Orrelakorik gertatuko ba litz, gure batasunaren azkena izango litzake.

Nik ezin onartu al izango neuke emakume bi batera maitatzen lebilken gizonik.

Itxaroten neban guztia eman daust.

Zorionez, oraingoz ez dago bitsuen artean orrelako ezer.

Betetasun osoz diñosku senarrak:
- Iru bidar ezkonduta egon izan naz.

Lenengo emazte biekaitik esan neikena au da: bear baiño denpora luzeagoan egon nitzala eurekin batuta.

Denpora aretan ez zan ain errez ezkontza-austea lortzea.

Ordez bizitzatik itxaroten neban guztia emon izan daust Luisa'k.

Oiñarri sendoak emon daustaz, sendi bat, etxe bat eta eurekin batuta duazan maitasuna eta zoriona.